- Hörbuch
- 2022
- 3 Std
- Alberdania
Titel
Amez
Beschreibung
Amez dihardute, nondik edo handik, liburu hau osatzen duten hogeita bat narrazioek. Amei buruz, alegia. Baina baita ama izateko edo ez izateko asmo eta pultsioez. Edo ama izateko edo ez izateko modu askotarikoez, kontraesankorrez. Eta ama izateak edo ez izateak berekin dakarrenaz, edo berekin daramanaz, kasu batean zein bestean akaso betiko…
Horietaz guztietaz dihardute Goiatz Labandibarren narrazio indartsuok. Eta baita ere, jakina, amaren estatusa ematen duten seme-alabez, eta haiekiko harreman eta kontraesanez.
Emakumeen bizimodua (ez emakumearena, ez inolako arketipoarena) dute ardatz nagusi kontakizunok, eta ama izatea edo ez izatea gune-guneko bizikizun bihurtzen den une horri begiratzen diote bereziki.
Askotarikoak dira, era berean, erregistroak. Ironiatsu doaz ale batzuk, kronika kutsukoak dira beste zenbait, ez dira bakanak gogoetan edota emakume zein garai zehatzen historian murgiltzen direnak…
Guztiek dute, baina, literatur asmo bat eta bera: pertsonaien kontzientzian arakatzea, eta irakurlea eramatea haien ekintza eta jokabideen arrazoibideetan barrena, jakin-minaren eskutik. Eta helburua lortzen dute, zinez.
Auf öffentlichen Listen dieser Nutzer
Dieses Hörbuch ist noch auf keiner Liste.
Produktdetails
Verlag:
Autor:
Titel:
Amez
gelesen von:
Sprache:
EU
ISBN Audio:
9788498687903
Erscheinungsdatum:
6. Februar 2022
Schlagworte:
Laufzeit
3 Std
Produktart
AUDIO
Serie:
Explizit:
Nein
Hörspiel:
Nein
Ungekürzt:
Ja
Über den Autor:
GOIATZ LABANDIBAR ARBELAITZ (Oiartzun, 1985). Kazetaritzan lizentziatua da. Lau ipuin-liburu argitaratu ditu: Geltokiak edo helduta entzuteko abestiak (Igartza Saria); Fotogramak, Joan-etorriak bekarekin Hala bazan… klixk!, eta Hori zen dena. Poema bilduma bat ere argitaratu du, Interpretazioa g minorrean, eta Kafe Bar Bilbao antzerki gidoien lehiaketan saritutako Salaketa antzezlana idatzi du.