Alaiaren abentura magikoa
Title

Alaiaren abentura magikoa

Description
Udaberriko goiz eder batean, Alaia Oma basoan zegoen. Bat-batean, zerbaitek atentzioa eman zion. Harrituta ikusi zuen perretxiko baten gainean zera zegoela. Iratxo bat! Torik, horrela baitzuen izena iratxoak, bere lurraldean gertatzen ari zen arazo bati buruz hitz egin zion: basoko sorginak Mari jainkosa bahitua zuen. Sorginak Mariri inbidia zion eta haren boterea eskuratu nahi zuen. Mari gabe, beraz, naturaren oreka galdua zen. Hala bada, Alaiak bere laguntza eskainiko dio Tori iratxoari Mari jainkosa askatzeko eginkizunean. Horretarako, basoko izaki mitologiko ugariren laguntza beharko dute. Mundu erreala eta mitologikoa nahasten dituen istorio polita da Alaiaren abentura magikoa, emozioa eta umorea barnebiltzen dituen ipuin zirraragarria. Familia osoarentzako abentura da, ilustrazio eder eta magikoz betea.
On public lists of these users
EdicionesBeta
Product details
Title:
Alaiaren abentura magikoa
Language:
EU
ISBN Audio:
9788419227188
Publication date:
February 6, 2022
Duration
33 mins
Product type
AUDIO
Explicit:
No
Audio drama:
No
Unabridged:
No
About the author:
Bilbon jaio zen 1980an, eta bertan bizi da senarra eta alabarekin. Gasteizko Arte Eskolako Diseinu Grafikoko goi-mailako teknikari titulua du, eta 15 urte baino gehiago eman ditu diseinatzaile grafiko eta ilustratzaile lanetan. Bere irudiak nazioartean argitaratu dira publizitatearen sektorean, aldizkari, katalogo, kartel eta abarretan. Artearekiko grina du, eta marrazki-estudioekin eta pintura tradizional eta digitaleko teknikekin murgiltzen da mundu horretan. Oso pertsona aktiboa da eta hainbat arlotan ibiltzen da, hala nola argazkilaritzan, ehun-diseinuan eta bitxigintzan. Ilustratzaile gisa egin duen lana hainbat kultur etxetan jarri izan da ikusgai, eta Euskal Irudigileak (APIE-EIEP) ilustratzaileen taldeko kide da. Orain bere bi grina handiak, idazkera eta ilustrazio fantastikoa, elkartu ditu berak idatzi eta ilustratutako lehen ipuinean, euskaraz zein gaztelaniaz eman duena argitara.
Lists with this product