Gorbeiako haizea
Title

Gorbeiako haizea

Description
Eleberri honetan Gontzal Mendibilek, Gorbeiapeko bere herriari lotutako istorio honeik modu soltean eta aurreritxi barik kontatzen deuskuz. Bizitza eta heriotza, denbora eta memoria, adiskidetasuna eta maitasuna, kultura eta politika, euskaldunon komunikazio-inkomunikazioa. Gerrako mina, aitite Adolforen asmamenak eta geroagoko xelebrekeriak eta xelebreak, besteak beste. Barruko sentimeduak agerteraziz eta inoiz ahaztu gura ez leukezan istorioak berreskuratuz. Amets imaginario baten sartu gaitezen proposatzen deusku Zeanuritarrak. Prosa musikala dirudi Gontzalenak. Estilo bizi-bizia darabil, bihotzerik harako sentimentuz betea, musikalitatez josia eta herrikoitasunean oinarritua, sentzilloa, gozoa, samurra, herrikoia, aberatsa, iruditsua eta kasuan kasuko mingostasuean be bihotzerik harako maitasunez betea. Irakurri eta gozatu beharreko liburu interesgarri honetan, Gontzal Mendibilek Gorbeiako haizerik hara urteetan hartutako arnasa sakona jaurtiten deusku, GORBEIAKO HAIZEA zantzoaren bizipozean.
On public lists of these users
EdicionesBeta
Product details
Title:
Gorbeiako haizea
Language:
EU
ISBN Audio:
9788419227607
Publication date:
February 28, 2024
Duration
11 hrs 5 mins
Product type
AUDIO
Explicit:
No
Audio drama:
No
Unabridged:
No
About the author:
Gontzal Mendibil (Zeanuri 1956-01-25), 1974. urtean euskal kantagintzan hasi zenetik, 18 disko, 5 musikal eta ehunka kontzertu burutu eta eskeini ditu. Soziologian lizentziatua, sortzailetzat du bere burua; hainbat idazki, gidoi eta iritzi artikuluak ere idatzi ditu. "Gorbeiako Haizea" ostean, "Bittor eta Biok" bigarren saio luzea dugu honako hau. Bittor Kapanagak idatzitako olerki dezente musikatu eta herrikoi bihurtu dira: Bagare, Laster, Herria maitatzeko… eta orain, Bittorren iritziak eta pentsakera eskeintzen digun honetan, lagun eta maisutzat izan duen Bittor Kapanagari gorazarre egin nahi dio. Bittor eta Gontzalen arteko elkarrizketa bailitz sortua eta eratua dago eleberri-saioa, 1974. urtean Otxandioko Santa Mañak jaietan elkar ezagutu zutenetik, 2011.eko uztailaren 14an Bittor, Gasteizko Santiago ospitalean zendu zen arte. BIOK izeneko CDan, besteak beste, Bittorrek goraipatzen zuen "Amaren Sua" eta berari eskeinitako "Bizitzen ikastea" kantuak sartzen dira. "Bittor eta biok" audiolibro, ebook eta paper formatuan dago eskuragai.
Lists with this product